Itsasoaren eta mendiaren arteko txoko bat, non denbora desagertu eta lasaitasuna agertzen den.

Bidegurutzeta

Iragana eta oraina harmonian dauden eta lasaitasuna eta natura elkartzen diren lekua.

 

Oria eta Urumeako haranen artean, kostaldetik 15 minutura eta berdegunez inguratuta, eguneroko bizitzaren erritmo bizkorretik deskonektatzera, aire garbia arnastera eta presarik gabeko oporraldiaz gozatzera gonbidatzen zaitugu.

Dekorazio landatar zainduarekin, etxeko txoko bakoitza historiaz beteta dago, beren istorioak kontatzen dituztela diruditen antzinako objektuekin.

Bikotearekin, familiarekin edo lagunekin egindako oporraldi baterako, gure landetxea leku ezin hobea da naturaren lasaitasunaz gozatzeko, erosotasunari uko egin gabe.

Zatoz eta ikusi, Urnieta, Hernani eta Lasarte-Oriako udalerriek bat egiten duten bidegurutze berean aurkituko gaituzu.

Gurutzetaterraza

Naturaren soinuekin
lo egitearen plazera

Logela bikoitz bat eta bi apartamentu eskaintzen dizkizugu, zure beharretara ondoen egokitzen den aukera hauta dezazun; guztiak kontu handiz apainduta eta lasaitasun giro batekin, erlaxatu eta funtsezkoenera itzultzeko aukera emango dizuna.

Espazio atseginak, zaratarik gabeak, gustura sentitzeko behar duzun guztiarekin. Ezin hobea opor lasaietarako, deskonektatu eta energiaz kargatzeko.

. Erregin gela
. Txalaka apartamentua
. Mantxoni apartamentua

Naturaren eta historiaren artean lo egitea

Gure landetxea ez da atseden hartzeko lekua bakarrik, euskal iragan kultural eta historikora egindako bidaia ere bada.

Urteetan zehar altzariak, antzinako tresnak, beste garai batzuetako objektuak eta altxor txikiak kontserbatu eta zaharberritu ditugu, eta gaur egun etxeko arimaren parte dira.

Kontatzen dituzten istorioak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

 

Ezagutu gaitzazu denak… baita haiek ere

Xut aurkezten dizugu, border collie nekaezina, maitekorra eta abentura baterako beti prest dagoena, eta Koxme, ongi etorria emango dizun arratoi-txakurra, beti adi eta jakin-minez.

Familiako kide dira eta etxean sentiaraziko zaituzte.

Group 42 (3)

Gure
txoko gogokoenak

Gure
zerbitzuak

Kanpoko aparkalekua

Mendi ibilbideak

Doako wifi-a

Kanpoko aparkalekua

Logela bikoitza

Mahai jokoen gela

Abereen etxaldea

Irisgarritasuna, igogailua

Gure
zerbitzuak

Group 43 (1)

Aparkalekua dohainik

Group 9 (1)

Mendi ibilbideak

Group 44

Doan Wifi-a

Group 5

Berdeguneak

Group 46

Ordezko

Group 48

Atsedena

Group 51 (4)

Abeeren etxaldea

Group 50 (1)

igogailua

Ingurumenarekin konprometituak

Inguruneaz gozatzeak ingurunea zaintzea ere badakarrela uste dugu. Horregatik, gure landetxean turismo kontzienteago eta ingurumenarekiko begirunetsuago baten aldeko apustua egiten dugu.

Eguzki-plakak ditugu eguzkiaren energia aprobetxatzeko, etxea egur-galdara batekin berotzen dugu, hondakinak ahalik eta gehien murrizten ditugu zero waste filosofiaren eta konpostaren bidez, eta tokiko eta sasoiko produktuak lehenesten ditugu, hurbileko merkataritza eta kontsumo arduratsua sustatuz.

Zure atsedena ere jasangarria izan daiteke.

Zer bisitatu
gure inguruetan

GOZATU HAINBAT DESKONTU ETA ESKAINTZEKIN